Azken emaitza
Azkenean tabakalerarekin batera egin beharreko lanaren azkeneko eguna iritsi zen eta ikasitakoarekin lortutako emaitza aurkezteko asmoz azkeneko aldiz elkartu ginen bertan.
Hasteko, bideoak aurkeztu baino lehen, egingo genuenaren berri eman ziguten eta horrela antolatu zen goiza. Ondoren, gure taldekideen bideo batzuk jarri zituzten eta gure txanda iristen zen heinean urduritasuna handituz joan zen, izan ere, bideo bukaeran gure prozesuaren nondik norakoa azaldu behar genuen.
Gure taldekideen bideo batzuen ondoren gure txanda iritsi zen eta gure bideoa adi-adi ikusi genuen. Jarraian, prozesua azaltzera atera ginen eta horretarako, taldekide guztiak aportazio txiki bat egin genuen azalpenean. Azalpen horretan, bideoa grabatzen hasi baino lehenagoko prozesua eta grabaketa bera azaldu genuen, hau da, hasieran argazki guztiak bideoan azaltzea nahi genuela adierazi genuen, baina taldekide baten argazkiari garrantzia gehiago ematea erabaki genuen. Nolanahi ere, besteengandik bereizten zuen argazkia zen eta aniztasuna lantzearren hartu genuen erabaki hori.
Halaber, bideoan azaltzen ziren soinuak ere azaldu genituen, han zeuden pertsonentzako deigarria izan ziren eta. Amaitzeko, tabakalerako irakasleen feedback-a jaso genuen eta gure sorpresarako bideo horrekin transmititu nahi genuena ulertu zuten.
Horregatik guztiagatik, egun horretan ateratako ondorio eta ideia ezberdinei esker konklusio batera iritsi gara. Bideo honi esker, konturatu gara askotan aniztasuna ikusezina bilakatzen saiatzen garela, izan ere, bideo bukaeran bideoan zehar azaltzen diren soinu atseginek, soinu desatsegina tapatu egiten dute eta hori bizitza errealean ematen diren egoera batzuekin erlazionatu nahi genuen. Hau da, aniztasuna ikusezina bilakatzen dugu eta egoera ezberdinetan desberdintasunei aurre egin beharrean beste alde batera egiten dugu gure ardura ez dela ustearen ondorioz. Baina, gizartean dauden desberdintasunei aurre egiteko komunitate guztiaren laguntza behar da.
