Blogaren itxiera

Lauhilerokoaren amaiera iristearekin batera blog honen itxierara iritsi gara. Aitortu beharra dugu espazio honen sorkuntzaren bitartez ikaskuntza handiak barneratu ditugula eta espero dugu blogaren izenburuari omen eginez, Guztiok hala egin izana.

Gure helburu gorena lan modularra osatu ahal izateko egindako ibilbidea IKT tresna ezberdinen bitartez azaltzea zen. Eta, horregatik gure gaiarekin loturik dauden hainbat atal aurki daitezke espazio honetan. Horrekin batera, lanaren prozesuaren COVID 19 pandemiarekin aurkitu ginen eta etorkizuneko irakasle gisa zein erantzun emango geniokeen azaldu dugu, zenbait baliabide eta jarduera eskainiz. Gainera, errealitate honek gure talde lana aurrera eramateko metodologia erabat aldarazi du, denok informatikarekin gehiago trebatu eta batzuetan ezer ezetik indarrak ateraz.

Taldearen ikaskuntzak zuekin partekatzeko ideia dela eta, bi blog desberdin ireki behar izan genituen, lehenengoaren espazioa betetzearen ondorioz. Hori dela eta, blog batetik bestera bideratzen dituzten hainbat tresna aurki ditzakezue bertan.

Dena den, talde bezala oso ondo funtzionatu dugularen sentsazioa dugu, elkarri lagunduz eta gure trebetasunak partekatuz. Eta lan guzti horren ondorioa da Lan Modularraren atalean aurkituko duzuen Loratzen? Narratiba Digitala. Espero dugu azken emaitza honek zuen bihotzak astintzea. 

Aniztasunarekiko egin dugun hausnarketa sakona izan da hilabete hauetan. Gizarte inklusiboaren bidea jorratu behar dugula ikasi dugu, eta hau lortzeko pertsona baikotzaren desberdintasunak aberasgarriak direla kontuan hartu.

Bestalde, errealitate ugari daudela ere ikusi dugu eta haurrak modu egokian hartatzeko hauen testuingurua oso kontuan izan behar dugula.

Aniztasun eta errealitate ugaritasun horren isladaren azken ekarpen bat egiten dizuegu: Ugur Gallenkus argazkilari turkiarraren lana uzten dizuegu. Guri bezala, zuei ere pentsaraztea espero dugu.

Mila esker, bide hau gurekin egiteagatik.


Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar