Lan modularra.

Genero indarkeriaren biktima diren haurrak. 

Gaurko sarrera honetan, Guztiona taldearen blogean aurkeztuko dugun azken lana aurkituko duzue: lan modularra.

Lan modularra, lauhileroko bakoitzean, ikasgai guztietan lortzen ditugun konpetentziak bateratzen dituen lan interdisziplinarra da.

Oraingo honetan lanaren ardatza ikastexeetan eta gizartean ematen den aniztasuna da. Argi dago aniztasuna orokorrean behatzen badugu, munduan gauden pertsona kopurua baino are zabalagoa izan daitekela.

Gaurkoan aurkezten dugun lan modularra, zertxobait berezia da. Alde batetik irakasleek planteatu ziguten lana, beste lan modular batzuekin alderatuz, nahiko desberdina eta artistikoa delako. Eta bestetik aste hauetan bizi dugun egoerak, COVID19a dela eta, gure mundua hankaz gora jarri duelako, eta egia esan behar badugu, gure lana asko baldintzatu duelako. Etxetik atera ezin izateagatik, aurreikusiak genituen bilerak, eta erabili nahi genituen errekurtso desberdinak ez baititugu eskuragarri izan.

Baina tira, eskerrak eman behar ditugu, gureak eta gu ondo gaudelako, eta zuek ere, ondo egotea espero dugu. Baita egoera gogorra bada ere, gure lana duintasunez, aurrera atera dugulako. Horregatik, eta lauhileko hau ixten duen lana delako, blog honi ere itxiera emateko lan aproposa iruditu zaigu. Dena dela, eta konfinamendu egoeran jarraitzen dugunez "Nola aurre egin koronabirusari" atalak aurrera jarraituko du egoera honek irauten duen bitartean.

Atal desberdinak aurkituko dituzue ondoren: Batetik Tabakaleran egin dugun aurretiko lana, bestetik  Loratzen? Narratiba digitala eta bertan gehitu ezin izan ditugun testigantzak, ondoren egile testua eta azkenik blogari itxiera emateko esan nahi izan ditugun hitz batzuk.

Loratzen? ez da haurrei zuzendutako narratiba digitala. Bertan azaltzen diren historioak egiazkoak dira, testigantzak benetan hori bizi dutenek eman dizkigute eta  gogorrak dira.

Loratzen? helduei zuzendua da. Ikustezin dirurien gai bat argitara ematen duena. Hezitzaileak eta ikusten duen nor edo nor hausnarketara bultzatzen duena; genero indarkeriaren biktimak, hau jasaten duten emakumeak ez ezik, beraien seme-alabak ere badirela ikustarazi nahi duena. Emakume hauek bizi duten egoera dela eta, askotan ezin dituzte "beraien loreak ureztatu" eta loreak ureztatzen ez badira, ez dira loratzen: ximeldu egiten dira. Eta hor hezitzaileok eta gizarteak orokorrean, paper garrantzitsua jokatzen dugu. Horregatik, gai honek gogoeta sakona merezi duela uste dugu.


Loreek ura behar dute loratzeko.

Loratzen?

Narratiba digitala

Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar